XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrelan hurreko etorkizunean gure nobelagintzan aurrerakada galanta egiteko aroa ba dagoala, uste izan beharko.

K.- Eta zuk, A. Santi, zelan ikusten dozu gaur euskal literatura? Eta poesigintza?.

O.- Irratiak, telebistak eta jenteak, itaun hauxe zuzentzen dauste geienik.

Eta barruko kezka baten agerpena, ezta besterik, nik uste.

Euskera galduaz doa, aldatz-behera datorren mokilla iduri.

Min emoten dausku onek? Erantzuna bakotxak berea azaltzen, zer arikoa dan axe geienez.

Batu-zale baldin bada, orrek aterako ei dau onik gure izkuntza; ez bada, horrek ei daukaz erru guztiak.

Iztun dogun herria, zahar eta gazte, azken honekin dago: batuak irrati, telebista eta prentsa galdu ei dausku oso-osorik; erriak ez ei da ezer ulertzen gaurko komunikabideen euskera mordoilloa.

Nik bestera siñistu nai neunke, baiña egiaz.

Eta olerkigintzan? Lantzen ete dogu poesirik? Sariren bat itxaroten dogunean, zerbait, ez gero poesia bera gaitik, txintxiñak damoskun gili-gilia gaitik baiño.

Eta ete daukagu nun agerturik? Olerti-k pizkat; baiña ba-dagoz hemen eskurik loitu nai ez dabenik.

Esku baltzak ei daukaguz ez geldi politikan lez gure euskal gauzak, hizkuntza bera be bai, alperrik galdu naian.

Esana dan hau ez dot ontzat hartu nai, baiña ez ete da egia?.

K.- Kritika aldetik, zer barri gure artean? Eta propaganda aldetik, zer?.

E.- Antxina ez dala, gure arteko lanen kritikea bigunegia zala ikasi genduan.

Euskeraz egin ezkero, ederto.

Jakina, horrelakoak hasi-barritan jazoten dira.

Noizbait, eurekiko adin bardineko ziran ene adiskide biri, biok hilda dagoz, bakotxak bere alorrean esana entzun neutsen: Kritika biguna, agian, ez da kritika zindoa; eta beraz, gure gauzetan be, zehatzagoa, egiari atxikiagoa izatea mesedegarri dalako, gauzen eta izateen jatortasuna makaldu edo gal ez dadin.

Aldizkarietan liburu agerpen unean erreseina laburra egitea, ez da, ondo dakizu, kritika ikasi ta aztertua.

Bai; egileak eskuganean igurtziak gurago izaten ditu, atximurkadak baino.

Labur esateko, jorratzea premiazko da.